XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

b.- Besteekiko jartze frogagarria: Hau ez da lehena izaten; baina ikasleek lana sailka egin dutenean, beharrezkoa da, irakasleak zer moduz doan jakin dezan.

Honetarako eta kausa honegatik, froga batzu egiten dira.

Froga xumeak eta arinak; baina beti argitzen dituzte ikasleen lanaren aurreratasuna, tankera eta neurria.

Orientagarriak dira gehienetan irakasleentzat.

Ez dira azkeneko nota edo ebaluazioa klasifikatzeko; baina beti dira bide bat lanaren izate berezia jakiteko.

d.- Besteekiko jartzea taldeko giroan: Gure ikastetxean asko erabili ohi dena, batez ere zazpigarren maila honetan.

Talde lana beti iruditu zait oso interesgarria, taldea ondo eratua eta arautua baldin bada, bederen, eta irakasleek zelan moldatu behar den baldin badakite.

Bi baldintzok oso handiak dira, eta joan-etorrikoak talde lana bide batez aurrera eramateko.

Talde lana ona izan dadin, metodo bat erabili behar da.

Metodoak, halaz guztiz, asko dira, era guztietakoak.

Baina talde lana hasteko, nondik jo, eta zelan?.

Egokia litzateke, lehendabizi, taldekideak izendatuz hastea.